NUESTRAS ÚLTIMAS NOTICIAS...
15/11/2022
IZARREN GAUA PREST!
Gaur goizean aurkeztu da Jai Alai World Tour 2022 zirkuituko finala izango den IZARREN GAUA jaialdia.
Pozez eta ilusioz Beteta gatoz zestarekin Bilbora bueltan, Club Deportivoko pilotalekura hain zuzen. Eskertzekoa Club Deportivoren prestutasuna jaialdia antolatzeko orduan, eta bertako presidentea den Oscar Marinen eskuzabaltasuna. Jai Alai World Tour aurrera daraman Jai Alive – Gernika Jai Alai UTEak, Munduko Pilota batzarraren kolaborazioarekin aurrera ateratako denboraldi honi amaiera berezia emango diogu modu honetan.
Jai Alai World Tourrek inoiz izan duen zirkuiturik indartsuena izan da aurtengoa, 4 Grand Slamekin, eta erantzun paregabea izan du jarraitzaileen aldetik. Frontoiak gainezka Donostian, Markinan, Gernikan eta Hondarribin! Eta Bilboko Deportivo ere betetzeko asmoz, denboraldiko 4 puntista onenen erakustaldiaz gozatzeko.
Hauek izan dira 4 Grand Slametako bikote irabazleak:
- Donostia: BARANDIKA - ETCHETO
- Markina: ERKIAGA - ZABALA
- Gernika: OLHARAN - LOPEZ
- Hondarribia: BARANDIKA - LOPEZ
Denboraldiari bukaera emateko Bilbon jokatuko den finalean ondorengo pilotariak arituko dira: OLHARAN – LOPEZ vs ERKIAGA – ETCHETO
IZARREN GAUA hasteko, Euskadiko Elite Txapelketako finalaren errebantxa jokatuko dute emakumezko puntista onenek: MERINO-ALDAZABAL vs ARAKISTAIN-LIZARDI
Jaialdi honekin Bilboko Zesta Punta ere berpizteko gogoz gatoz, azken urteko olatura Bilbokoa bezalako frontoi historiko eta garrantzitsu bat batuz. Jaialdian Joxe Felipe Auzmendi izango dugu aurkezle lanetan eta pilotalekuan giroa jartzen. Ez galdu aukera! Bilboko Club Deportivon elkartuko gara, azaroak 18, ostirala, 19:30etatik aurrera!
ETB 1en egunean bertan finala ikusteko aukera egongo da, gaueko 22:00etan.
Sarrerak eventbrite.com web orrian edota Deportivoko leihatilan egunean bertan, 18:30etatik aurrera.

|
|
|