JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    INFORMAZIOA
    JAI ALAI WORLD TOUR, EUSKADI BASQUE COUNTRY MUNDUKO ZIRKUITUAREN ARAUDIA.
     
       

JAI ALAI WORLD TOURREN ARAUDIA

1. APLIKAZIO EREMUA

Araudi honen xedea da zirkuituko lehiaketa guztien antolaketa eta garapena arautzea. Jokatuko diren lehiaketak zirkuituko egutegi ofizialean jasotakoak izango dira.

2. ARAUPETZEA

Munduko Pilota Batzarra (MPB) izango da, Zesta enpresarekin batera, egutegi ofizialean jasotako lehiaketaren arduradun nagusia. MPBk hautatuko ditu egutegi ofizialean jaso beharreko lehiaketak eta datak. MPB arduratuko da sailkapenaz eta gerta daitezkeen gatazka guztiak ebazteaz. Hauek arautegi honen arabera erabakiko dira eta bertan ebazpena lortu ezean, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren araudi orokorrera joko da.

3. EPAILEAK

Zesta enpresa izango da Epaileak dagokion lurralde federazioari eskatzeko arduraduna. JAWT-eko partidu bakoitzean bi epaile izan beharko dira.

4. KATEGORIAK

JAWT zirkuito profesional izanik, munduko pilotari profesional hoberenak parte hartuko dute.

5. PILOTARIEN HAUTAKETA

Zesta enpresa izango da munduko zesta pilotaririk hoberenak JAWT zirkuitoan parte hartzen ahalbidetuko duena. Aukeraketa honek, MPBren oniritzia eduki beharko du.

6. PILOTARIAK

Pilotariek enpresarekin jokatzean, alta hartu beharko dute eta enpresa bera, aldi berean, Euskadiko ogasun publikoarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete beharko ditu.

Pilotarien betebeharrak

Pilotariek jokabide profesionala erakutsiko dute, frontoiaren barnean eta frontoitik kanpo. Pilotariek Enpresak emandako ekipamendua erabiliko dute, eta ezingo dute bestelako publizitaterik erabili. Pilotariak ekitaldi eta aurkezpen guztietara bertaratuko dira, hala eskatzen zaienean.

Bakarkako txapelketan, aurreko urteko sailkapena izango da lehiaketaren oinarria.

7. BIKOTEEN ERAKETA

Zesta enpresak, MPB-ren oniritziarekin, JAWT osatzen duten lehiaketetako bikoteak eratuko ditu. JAWT 2022 edizio honetan, GRAND SLAM guztiak 6 bikote izango dituzte.

8. SAILKAPENA

Grand Slam bakoitzak bere sailkapen propioa izango du:

  • 1-. Txapelduna
  • 2-. Azpitxapelduna
  • 3-. Hirugarren sailkatua
  • 4-. Laugarren sailkatua

3. eta 4.en posturako partida jokatzen ez bada, 3. sailkatua izango da:

  • 1-. JOKO gehien egin dituen finalerdietako galtzailea.
  • 2-. Tantu gehien lortu dituen finalerdietako galtzailea.

AZKEN FASEko pilotarien taula osatzeko, Grand Slam-eko bakoitzeko sailkapena hartuko da kontuan. Sailkapenerako lehentasuna Txapeldunei emango zaie, jarraian Azpitxapeldunei, eta azkenik 3.eta 4. postuei. Lorpen horietan berdintasunik balego, lorpen garrantzitsuenetan irabazitako JOKO kopurua hartuko da kontuan.

Sailkapenerako lehentasuna Txapeldunei emango zaie, jarraian Azpitxapeldunei, eta azkenik 3.eta 4. postuei. Lorpen horietan berdintasunik balego, lorpen garrantzitsuenetan irabazitako JOKO kopurua hartuko da kontuan.

* Enpresak, MPBren onespenarekin, Azken Faserako bikoteen osaera zein pilotariren bat sartu/ordezkatu ahal izateko ahalmena izango du.

9. PARTIDAK

Norgehiagokak 15 tantoko bi JOKOtara jokatuko dira. Bikote bakoitzak set bana irabazten badu, berdinketa hausteko 5eko beste JOKO bat izango da.

Banakako partiduetan lehen JOKO biak 12 tantura izango dira eta desberdinketa behar izanez gero, 5 tantutara izango da.

Set bakoitzean sakez bost pasa egiteko aukera izango da. Hortik aurrera, falta izango da.

10. PILOTAK ETA MATERIALA

Partidu bakoitzerako pilotak enpresak jarriko ditu.

11. ORDEZKAPENAK

Lesio bat tarteko, pilotari batek partidu bat edo gehiago jokatu ezin baditu, enpresak erabakiko du bere ordezkoa, beti ere MPB informatuz.

Dena den, ordezkoak lortutako puntuak ordezkatzen duen titularrari egokituko zaizkio.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2023 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago