JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

28/10/2019
GERNIKAN BINAKAKO ZIRKUITUAREN ITXIERA

BEASKOETXEA-LOPEZ eta GOIKOETXEA-INZA lehian ikusteko aukera gernikarrentzat urteko egunik handienetakoan (17:00etan)

      GERNIKA JAI ALAI pilotalekua ‘Urriko Azken Asteleheneko’ festa nagusian, zita handienetakoa bihurtuko da gaur arratsaldez.  Jai Alai World Tour Zirkuitu-ko azken partiduaz gozatzeko aukera izango du pilotazaleak. Gernikako Grand Slam-a irabazi zuen bikoak, Beaskoetxea eta Lopez-ek alegia, Goikoetxea-Inza bikoa izango du aurrez aurre. Antolatu daitekeen lehia handienetakoa eta ziur giro paregabean.
         Jaialdi berean, zirkuituko puntuaketari begira, JAWT-eko aurrelari zein atzelari onenari sariak banatuko zaizkie. Iaz Goikoetxea eta Irastorza-k jaso zituzten sariak, aurten Erik Mendizabal eta Imanol Lopez-ek. Gaurko lehen partidua ere dotorea, Arbe-Aimar / Olharan-Basque, azken orduko Hormaetxea-ren baja tarteko.
        Aipatu baita, larunbatean Donostiko Karmelo Balda girotu batean Goikoetxea-Etcheto garaile izan zirela Egiguren eta Lopez-en kontrakoan (12-15, 12-15). Zumaiako aurrelariak gaur ere berea eman eta denboraldiari bukaera bikaina eman nahi dio. Ostean BANAKAKOA etorriko da baina Goikoetxeak jada iragarri du ez dela bertan izango. Pena.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2021 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago